Kirolak
Mendian korrika egin, mendian ibili, ibaietan rafting-ean ibili, pilotan ari izan...
Pilota
Jo Pilota
Zaharrer Segi
Trinketea
Helbidea
Plazako bidea, 1125
64780 Bidarrai
Erreserbak
Jo Pilota edo Zaharrer Segi pilota klubetako kide ez bazara, Herriko Etxean eman behar duzu izena pagatuz den erreserba egiteko.
- Partikularrak: 10 € oreneko
- Enpresa: 30 € oreneko
Banakako dutxarako tantoak 2 € balio du.
Kontsultatu trinketeko araudia (pdf - 174KB)
Oinezko lasterketak
Baztandarrak mendi lasterketen elkarteak 70 bat kide ditu eta oinezko lasterketak antolatzen ditu.
Helbidea
Plaza
64780 Bidarrai
Argibide gehiago
Liburutegia
Bidarraiko liburutegia boluntarioek kudeatzen dute. Laguntzaile horiek atsegin handiz errezibitzen dituzte irakurleak Herriko Etxeak haien esku ezarri gela batean.
Jende guziei –haurrei eta helduei– liburu hautaketa zabala eta erregularki berritua proposatzen diete, Kanboko mediatekan egin maileguei esker.
Gainera, Herriko Etxearen gibelean, liburuak trukatzeko gune bat bada, pasaiako irakurleentzat.
Bidarraiko eskolako haurrak eta irakasleak ere errezibitzen dituzte hiru astetik behin, ortziralez, irakurketaren atseginaz goza dezaten.
Irekitze tenoreak
- Asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara.
- Larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara.
Helbidea
Eskolako bidea, 120
64780 Bidarrai
Kultur elkarteak
Otxaldetarrak elkartea
Antzerkia, kultur erakusketak, herritarren arteko harremanak indartzea, informaziorako eta eztabaidarako hitzorduak antolatzea, askotariko animazioak proposatzea, euskara eta euskal kulturaren garapena sustatzea.
