Bidarrain ibilaldiak egiteko hainbat ibilbide daude (GR 10eko etapa, kontrabandisten bidea, etab.).
Oroitarazten dizuegu mendia ez dela bakarrik hats hartzeko leku bat. Mendian, artaldeak daude; beraz, mendia, oroz gainetik, lan toki bat da, artzainek artaldeak bortuko bazkalekuetara eramaten baitituzte. Ondorioz, zuen txakurrak sokatik atxiki behar dituzue, denen segurtasun eta aisetasunerako.
Aparkalekua
Debekatua da Baztango erreka-bazterretan aparkatzea Herriko Etxearen erabaki bidez (29/2022 zk.), tokiko bizitzaileei eta sokorriei sarbidea bermatzeko. Baitezpadakoa da honako aparkalekuetan aparkatzea:
- Geltoki ondoan
- Herriko aparkalekuan (GPS koordenatuak: 43.262662, -1.347174)
- Herriko Etxearen eta plazaren inguruan dauden aparkalekuetan.
Bidarraiko mendi ibilbideak
Aritzakun
Ikus Aritzakungo itzulia (pdf - 2MB)
Iñeta
Ikus Iñetako mendi-ibilbideen itzulia (pdf - 4MB)
Harriondoa
Ikus Harriondoko itzulia: https://www.en-pays-basque.fr/randonnee/harriondo
Bidarraitik Baigorrira
Ikusi Bidarraitik Baigorrira doan mendi-itzulia: https://www.en-pays-basque.fr/randonnee/de-bidarray-a-saint-etienne-de-baigorry/
