Ingurumena

Mendiko Lur-funtsen Elkarteak

 Mendiko Lur-funtsen Elkarteak (Hiru Mendi MLE) izaera administratiboko elkarte sindikalak dira. Mendiguneen kudeatzaileak dira, eta haien helburua da bortu kolektiboak eta pribatuak behar bezala antolatzea, gure mendietako bazka-baliabideak eta habitat naturalak balioesten dituen paisaia eta ondarea mantentzearen aldeko artzaintza bultzatzeko.

Hautetsiek, hazleek eta mendiko lur jabe pribatuek osatutako sindikatu batek sustatzen dituzte Mendiko Lur-funtsen Elkarteak. MLEk bazkaleku kolektiboak antolatu, erabakiak hartu eta mendiak biziarazten dituzten ekintzak egiten dizute!

Bidarraiko Hiru Mendi MLE 2014an sortu zen, eta Iparla, Baigura eta Artzamendi mendietako lur pribatu eta komunalen kudeaketa kolektiboaz arduratzen da. Antolamendu anitz egin dira hiru mendigune horietan, eta horrek ahala ematen du transhumantzia sostengatzeko eta mendi horietan artzaintzako lana bizirik mantentzeko.

Bidarraiko Hiru Mendi MLE, Bidarraiko Herriko Etxean (Plazako bidea, 1125 - 64780 Bidarrai).

Munhokoborda bidea Lohietarantz

unhokobordatik Lohietara doan artzain-bidea SARL BIDONDO enpresak berritu du 60.630 euroko kostuarekin (zergak barne).

Bidarraiko Herriko Etxearen, LGENF Europako funtsen eta Akitania Berriko Eskualdearen artean finantzatu da ekintza hori.

Mendiko suak

Mendiko suak piztu nahi dituztenek Bidarraiko Herriko Etxean deklaratu behar dituzte eta urte guziez urrian egiten den Mendiko Suen Tokiko Batzordean parte hartu behar dute. 

Baztango erreka eta arrantza

Baztango erreka mugaz gaindiko erreka da, 12,2 km-koa, eta lehen mailakoa da erreken sailkapen juridikoan (izokidunez osatua da).Nafarroan du iturburua. 

Mugaren bi aldeetan haran bat eratzen du, eta Bidarraiko arroila batean sartzen da, Errobi ibaira isuri aitzin. NATURA 2000ko guneetarik bat da (beste bi daude, Artzamendi eta Mondarrain mendiguneak ezker bazterrean, eta Aldudeko mendia eskuin bazterrean). Erreka hori herri-bide hertsi eta bihurgunetsu baten ondotik doa, eta biziki zaila da hor autoak gurutzatzea. 

Uztailean eta agorrilean, langile batek turismo- eta automobil-mugimenduak zaintzen eta erregulatzen ditu, denen ongizatea bermatzeko (tokiko bizitzaileena, turistena eta abarrena).

Alde bateko eta besteko erreka-bazterrak jabe pribatuenak dira, eta haiek elkarte batean bildu dira.

Debekatua da erreka-bazterretan aparkatzea, Herriko Etxearen erabaki bidez (29/2022 zk.), tokiko bizitzaileei eta sokorriei sarbidea bermatzeko. 

Baitezpadakoa da beraz aparkalekuetan aparkatzea:

Carte des parkings du Bastan

Hona hemen ibiltariek autoa utz dezaketen aparkalekuaren GPS koordenatu zehatzak (Googlen bilatzeko): 43.262662, -1.347174

Ondotik, GR10ean ibiliz, Baztango errekara oinez joateko bidea dago:

Carte des sentiers pour accéder au site du Bastan

Langile batek Baztango errekaren aberastasunak begiratzen ditu.

Interdictions aux campings-cars de stationner, de camper, d'allumer un feu, de jeter des déchets, d'écouter de la musique bruyante, de couper la végétation, d'utiliser de la crème solaire avant la baignade et d'extraire des pierres du lit de la rivière.

Dépliant "Tous responsables du Bastan"Denak gara Baztango errekaren, bertan bizi diren animalia eta zomorroen eta haren kalitatearen arduradunak.

Baztango erreka-bazterrak pribatuak dira. 

Tokiko bizitzaileek onartzen dute oinezkoak hor sar eta ibil daitezen. Debekatua da bide bazterrean aparkatzea, zirkulazioa trabatzen duelako eta arriskutsua izan daitekeelako.

Haizu da herriko aparkalekuetan aparkatzea, plazaren ondoan eta Noblia zubian. Handik, oinez heltzen da Baztango erreka-bazterretara. Plazatik, aski da GR10 bidetik ibiltzea.

Beraz, debekatua da karabanan ibiltzea. Baita kanpatzea ere, arriskutsua izan daitekeelako bat-bateko ur-goraldi handiak eragin ditzaketen ustekabeko ekaitzak daudelarik.

Basa-faunari ez traba egiteko, debekatua da ere suak piztea.

Harriak errekatik atera edo iraultzea gertakari ezdeusa dela uste izan daiteke, baina horrek ornogabeen larbak desegiten ditu. Halaber, ez harri-pilik egin.

Ahal den heinean, saiatu eguzkitako krema gutiago edo batere ez ezartzen bainatu baino lehen; hobe itzalean egotea, txapelak edo jantzi luzeak janztea.

Gomendatzen dizuegu lekuez begiekin eta lasaitasunez gozatzea. Erreka-bazterretan landare eta animalia espezie bakan eta hauskorrak bizi dira.

Agian izanen duzu haiek ikusteko parada!

Natura 2000