Bidarraitarrei eskatzen zaie hondakinak (birziklagarriak eta etxe-hondakinak) Bidarraiko bilketa-guneetan uzteko.
Erabiltzaileek hondakin-ezagugailuak izan behar dituzte, eta horiek jabeei eskatu behar zaizkie edo zuzenean Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuari (dechets.barnekalde@communaute-paysbasque.fr).
Oroitarazten da legez kanpoko botatzeak gaztigatzen direla.
Hondakinen bereizketa
2023ko urtarriletik, bereizketa sinplifikatu egin da: estalki eta paper guziak bereizten dira, nahas-mahas ezarririk, edukiontzi berean!
- Deskargatu Garazi-Baigorri bilketa-gidaliburua (pdf - 14MB)
- Deskargatu Garazi-Baigorri bilketa-gidaliburua bertsio helgarrian (pdf - 158Ko)
Argibide gehiago:05 59 57 11 80
Hondakindegia
Baigorriko hondakindegia da hurbilena. Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen du.
Baigorriko hondakindegia
Kaskoin karrika, 50
64430 Baigorri
05 59 37 43 66
Irekitze tenoreak
- astearteetan, 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara.
- ortzegunetan, 14:00etatik 18:00etara.
- larunbatetan, 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara.
- Besta egunetan, hetsia.
Sartzeko baldintzak
Sarbide irekian partikularrendako, hots:
- Urte osoan hemen bizi diren biztanleendako edo Euskal Herrian bigarren bizitegia dutenendako;
- Ongintzako elkarteendako, elkarte humanitarioendako edo gizarteratze-enpresendako;
- Elkargoko partikularren izenean diharduten jabekideen edota alokatzaile sozialen zuzeneko soldatapeko langileendako
Profesionalendako baldintzen arabera.
Argibide gehiago: https://www.communaute-paysbasque.fr/eu/hondakinak/la-collecte-des-dechets-des-professionnels
