Herriko kontseilua

Herriko kontseilua herritarrak ordezkatzen dituzten hautetsien biltzarra da. Herriaren kudeaketa adosten du eta deliberoak (frantsesez) hartzen ditu.

Auzapezak, axuantek eta herriko kontseilariek osatzen dute herriko kontseilua.

Bere ahalmenak oso zabalak dira, Frantziako 1884ko udal lege handiaz geroztik, "herriko arazoak bere deliberoen bidez" arautzeko ardura eman zitzaionetik (Lurralde Kolektibitateen Kode Orokorraren L. 2121-29 artikulua). Bere ahalmen berezietarik lehena auzapeza hautatzea da, herriko bozek herriko kontseilua izendatzen dutelako bakarrik.

Herriko gaiak ez dira aktibitate arlo jakin batzuetara mugatzen, baizik eta herri-mailako interes publikoari dagozkio. Herriko kontseiluak bere iritzia ematen du, testuek edo Estatuko ordezkariak hala eskatzen duten guzietan.

Herriko kontseiluak deliberoen bidez erabiltzen ditu bere eskumenak. Termino honek, bozkatu neurriak izendatzen ditu.

Herriko kontseilua, gutienez, hiru hilabete guziez bildu behar da, eta bilkura hasi baino lehen, auzapezak zehaztu gai-zerrenda jakinarazi behar da. Bilkura jendeari irekia da; salbu biltzarrak ateak hetsirik egitea deliberatzen badu, edo auzapezak "saioen polizia" gisa duen ahalmena erabiltzen badu, partikularki nahasmendu kasuetan, eta ondorioz eztabaidetarako jendearen sarbidea mugatzen badu.