Haurtzaroa

Lehen Haurtzaroa

Ttipittoak mikro-haurtzaindegia Bidarrain

Proiektua eraikitzen ari dira. Erregularki emanen dugu horren berri webgunean.

Eskolatzea

Eskola

Bidarraiko Eskola 
Eskolako bidea, 120 
Bordaberria Elizako bidea 
64780 Bidarrai 
05 59 37 75 64
ce.0641711m@ac-bordeaux.fr

Eskola publikoa eta elebiduna da.

Eskola nahitaezkoa da 3 urtez goitiko haur guzientzat.

Hala ere, bi urte eta erdi bete dituztenetik goiti hartzen ahal dira haurrak Bidarraiko eskolan (Herriko Etxearekin, irakasle taldearekin eta Akademia Ikuskaritzarekin adosturik).

Irekitze tenoreak

Lau eskola egunetan: astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraleetan

  • Goizez, 9:00etatik 12:00etara
  • Arratsaldez, 13:30etik 16:30eraIzen-ematea

Eskolako izen-ematea

Bidarraiko Herriko Etxean egiten da. Jar zaitez harremanetan Herriko Etxearekin.

Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Familiako liburuxka
  • Bizilekuaren frogagiria, hiru hilabete baino gutiagokoa
  • Dibortzioaren edo bereiztearen kasuan, adingabearen buraso-aginpidea eta haurraren zaintza zehazten dituen jujamendua
  • Osagarri liburuxka eskatuko du irakasle taldeak

Haurtzaindegia

Irekitze tenoreak

  • astelehena, asteartea eta ortzegunetan, 08:50etik goiti eta 16:40tik 18:30era
  • ortziraleetan, 08:50etik goiti eta 16:40tik 18:00etara

Prezioak

Eguneko prezioa, 2025/01/01etik goiti:

  • Haur bat: 1 € eguneko
  • Bi haur: 1,5 € eguneko
  • Hiru haur: 2 € eguneko

Izen-ematea

Izen-emateak eskolan berean egiten dira.

Ikus araudia (pdf - 407KB)

Kantina

Menuak

Bazkariak Bertakoa Ausolan janari-prestatzaile enpresak egiten ditu.

Aste guziez, menuak ikus daitezke bere webgunean: https://www.bertakoa.eus/

Prezioak

2022ko apirilaz geroztik, jantegirako prezio sozialak plantan ezarri dira.

  • Familia-kozientea 650 edo 650 baino ttipiagoa bada: 0,95 € bazkariko
  • Familia-kozientea 651 eta 999 artean bada: 1 € bazkariko
  • Familia-kozientea 1000 edo 1000 baino handiagoa bada: 3,25 € bazkariko

Izen-ematea

Kantinako izen-ematea Bidarraiko Herriko Etxean egiten da.  Jar zaitez harremanetan Herriko Etxearekin.

Hona hemen aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Familiako liburuxka
  • Bizilekuaren frogagiria, hiru hilabete baino gutiagokoa
  • Dibortzioaren edo bereiztearen kasuan, adingabearen buraso-aginpidea eta haurraren zaintza zehazten dituen jujamendua

Ikus araudia (pdf - 407KB)

Eskolako garraioa

Bidarraiko eskolak ez du eskolako garraioaren zerbitzurik.

Eskolako garraio zerbitzua kolegio eta lizeoetan eskolatutako haurrentzat da. Zerbitzu hori Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen du. Argibide guziak (izen-ematea, prezioak, ordutegi-fitxak eta abar) zuzenean irakur daitezke Eskual Hirigune Elkargoaren webgunean.

Izen-ematea

Izen-ematea linean egiten da TXIK TXAKen webgunean

Argibide bat behar izanez edo lineako izen-ematean zailtasun bat izanez gero, Eskolako Garraioa zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 16:30era:

Ahalmen urrikoak

Ahalmen urriko ikasleek Pirinio Atlantikoetako Departamenduko zerbitzuetan eman behar dute izena, banakako garraio eskaera egiteko.

Aisialdi zentroa

Aisialdi zentroa
Ezkerparetako Bidea, 25
64780 Ortzaize

+337 84 41 43 89

Kuldeatzailea: Euskal Hirigune Elkargoa

https://www.communaute-paysbasque.fr/enfance-jeunesse-et-vie-etudiante/les-accueils-de-loisirs-communautaires/