Gizarte-ekintza

Autonomia galtzen ari bazara edo autonomiarik ez baduzu, edo gizarte-egoera konplexu baten eraginez zailtasunak badituzu, Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroak (GEHZ) aholkuak ematen dizkizu eta laguntzen zaitu.

Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroak honako hauek kudeatzen ditu:

  • etxez etxeko laguntzak, etxez etxeko apairu banaketa
  • elkartasunezko janari saltegia (janariak eta garbitzeko produktuak arrazoizko prezioan)
  • laguntza ekonomiko puntualak

GEHZen Garazi-Baigorriko adarra 
Artzainen karrika, 1 
64220 DONIBANE GARAZI
Telefonoa: 05 59 37 01 35
E-posta:  antenne.baigorrigarazi@ciaspaysbasque.fr

Irekitze tenoreak

Astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraleetan, 
9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara