Sortze-, ezkontza- edo heriotza-agiria
Sortze-, ezkontza- edo heriotza-agiri bat eskatzen ahal duzu gertakaria iragan den tokiko Herriko Etxean bakarrik.
Eskaera egiteko bi bide dituzu:
- Linean: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/N359
- Gertakaria iragan zen tokiko Herriko Etxeko harrera-lekuan agertuz edo Herriko Etxe hari zure eskaera gutunez edo mezu elektronikoz aurkeztuz.
Sortu aitzinetik zure ninia haurtzat ezagutzea
Ez zarete ezkonduak, eta zuen ninia haurtzat ezagutu nahi duzue?
Bere filiazioa ez da automatikoa.
- Aita bazara, haurra sortu aitzin egiten ahal duzu.
- Ama bazara, aski da sortze-agirian zure izena agertzea, baina sortu aitzin zure haurtzat ezagutzen ahal duzu Herriko Etxean.
Haurtzat ezagutzeari buruzko argibide gehiago (Zerbitzu Publikoa).
Ezkontza
Har ezazu hitzordua zure herriko Herriko Etxean.
Presta itzazu honako dokumentu hauek:
- Sortze-agirien kopia osoa.
- Bali den nortasun agiria.
- Bizilekuaren frogagiria.
- Lekukoentzat: izen-deiturak, sorteguna eta sorlekua, ofizioa, helbidea eta nortasun agiriaren kopia.
Oroitarazten da zuen sorterrian edo bizi zareten herrian ezkontzen ahal zaretela.
Argibide gehiago: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/N142
Elkartasunerako Hitzarmen Zibila (PACS)
Elkartasunerako Hitzarmen Zibila adinetan diren bi pertsonak, sexu desberdinekoak edo sexu berekoak, haien bizikidetza antolatzeko egin kontratua da. Kideendako eskubideak eta betebeharrak sortzen ditu, bereziki elkarren laguntza eta laguntza materiala.
Argibide gehiago: www.service-public.fr
Non erregistratu behar da PACSa?
- Edo zure Herriko Etxean, egoera zibileko ofiziariekin;
- Edo notario batenean, kideen ondarearen mailan jokoan dena garrantzitsua bada edo kideen artean egin hitzarmenak testamentu-izaerako xedapenak zehazten baditu: horiek notarioarenean egin beharreko agiri espezifiko baten xede izan behar dute. Notarioak aholkatuko zaitu eta hark erregistratuko du PACSa.
Nola egin daiteke PACS bat?
Bete itzazu dokumentuak eta bil itzazu frogagiriak:
- Linean: https://www.service-public.fr/particuliers/vosdroits/N144
- Bidarraiko Herriko Etxeko egoera zibilaren zerbitzuan zuzenean eskaera aurkeztuz.
Elkartasunerako Hitzarmen Zibileko bi kideek parte hartu behar duten hitzorduan frogagirien jatorrizkoak aurkeztu behar dira.Baterako deklarazioa, hitzarmenaren arabera betea, erregistratu eta atxikiko du egoera zibileko ofiziariak.
Hitzarmena ere erregistratuko da, baina gibelera emanen zaizue.Horrez gain, PACSaren baterako deklarazioaren frogagiria emanen zaizue. PACSeko kide bakoitzaren sortze-agirien bazterrean horren aipamena eginen da.
Erregistroan inskribatzen den momentutik goiti sartuko da indarrean zure PACSa.
