Bozka zerrendetan izena ematea

Desmartxa horri esker, Europako herritarrek galdegin dezakete Herriko Etxe bateko bozka zerrendetan izena ematea, Frantzian bozkatzeko. Horretarako, gutienez 18 urte izan behar dira.

Bidarraiko bozka zerrendetan izena ematea honela egin daiteke:

Biztanleen errolda egin duten pertsona guziak automatikoki sartzen dira bozka zerrenda horietan.

service-public.fr webguneak ahala ematen dio edozein boz-emaileri herri edo hiri bateko bozka zerrendetan behar bezala izena eman duen jakiteko. Horretarako, aski da nor bere nortasuna, udalerria, sexua eta sorteguna adieraztea.