Barberaenea euskal ostatu biziki zaharra da, berriki osoki arraberritu dena, bi izarreko hotel baten erosotasun guzia eskaintzeko eta, aldi berean, lehengo itxura eder eta tradizionala atxikiz.
Barberaenean, Elissetche familiak betikotzen du 1875etik aitzinekoek jendea etxean errezibitzeko zuten tradizioa. Bederatzi logeletako bakoitzak, zabalak eta erosoak, Euskal Herriko lekurik zoragarrienetako batera ikuspegi ederra eskaintzen du.
Hiru terraza, lorategi bat eta aisialdirako zelai handi bat dituen hotelaren kokalekuak eta antolamenduak giro eta bizi-kalitate paregabeaz baliatzeko ahala ematen dute.
Bakezko lekua da hau, denboraz kanpokoa, udako nahasmendutik urrun atseden hartu nahi duenarentzat. Euskal kostaldea edo barnealdea ezagutu nahi dituenarentzat opor leku egokia da ere.

