Etxez etxeko laguntza, etxez etxeko apairu banaketa...
Adineko jendeen laguntzarekin zerikusia duen guzia –etxez etxeko laguntza, etxez etxeko apairu banaketa eta abar– honako honek kudeatzen du:
GEHZ, Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroa
Euskal Elkargoko Gizarte Ekintzako Zentroa (EGEZ) – Garazi-Baigorriko adarra
Artzainen karrika, 1
64220 Donibane Garazi
E-posta: antenne.baigorrigarazi@ciaspaysbasque.fr
Webgunea: https://www.st-jean-pied-de-port.fr/eu/bizimodua/infos-utiles/
Irekitze tenoreak
astelehen, astearte, ortzegun eta ortziraleetan,
9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:00etara
Aktibitateak
Autonomia galtzearen prebentzioko tailerra
Garazi-Baigorri lurralde-eremuko 30 herrietan bizi diren 60 urtez goitiko pertsonei autonomia galtzearen prebentzioko tailerrak proposatzen dizkie “Atxiki” zerbitzuak, profesional talde batek (psikomotrizistek eta Autonomiarako Laguntza Pertsonalizatuko irakasleak) pentsatu eta sustatuak.
Bi tailer mota badira:
- Memoria tailerra: gaitasun kognitiboen akuilatzea eta atxikitzea
- Motrizitate / gimnastika eztiko eta erorketen prebentzioko tailerra: gaitasun fisikoen atxikitzea.
Argibideak eta izen-emateak
- Tailerrak urririk dira eta Bidarrain egiten dira, Artetxean.
- Argibideak eta izen-emateak: Atxiki zerbitzuaren koordinatzailea deituz 07 85 46 07 92 telefono zenbakira.
- Tailerrak ortzirale goizetan, 10:30etik 11:30era.
